XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zein ote da S'-n neurtzen den den luzera?

Azter dezagun neurketaren prozesua.

S' sisteman makila higitu egiten da.

Beraz, neurketaren emaitzak esangura zuzena izan dezan, sistema horretako aldiune berean, t' delakoan, neurtu beharko ditugu mutur bien koordenatuak, x'1 eta x'2; horien arteko kendura izango da luzera:


Alegia, S' sisteman bi gertaera aldibereko hartuko ditugu, eta .

Gertaera horiek S sisteman dituzten koordenatuak, eta , ez dira aldiberekoak: t1ampne;t2.

Gertaera bakoitzaren koordenatu desberdinak Lorentz-en transformazioaz daude erlazionaturik; hortaz, (8-25) adierazpenak erabiliz, S' sisteman gertaerak aldiberekoak direla kontutan hartuz, (8-35) eta (8-36) adierazpenen arteko kenketa eginez:

Beraz, higitzen ari den gorputzaren kasuan neurtzen den luzera luzera inpropioa deritzona, geldi egonda neurtzen dena baino txikiagoa da.

Horri luzeraren uzkurdura deritzo.

Argi dagoenez, luzeraren uzkurdura aldiberekotasunaren erlatibotasunaren ondorio zuzena da, eta neurketaren prozesua lehenago azaldu den modura egin behar delako gertatzen da.

8.9. DENBORAREN ZABALKUNTZA

Luzeraren uzkurdura aztertzeko segitu dugun prozesuaren antzeko batetik abiatuz, puntu berdin edo desberdinetan egindako denbora-neurketen arteko erlazioa aztertuko dugu.